Altzibarko Mikelete kalea
Oiarzungo Udalak proposamen bat mahaigaineratuko die Altzibarko bizilagunei: auzoko plaza eta inguruko kaleak oinezkoentzako bihurtzea, mugikortasuna hobetzeko eta aparkalekuak ordenatzeko. Proposamena parte hartze tailer baten bidez egingo die eta hori heldu den ostiralean, hilak 28, izango da; Eskoletan bilduko dira, 20:00etan. Tailerrera udaleko arkitektoa eta bi zinegotzi joango dira.
Mikelete kalea oinezkoentzako eremu bihurtzea “aspaldiko” eskaera dela esan du udalak. Hala, udal teknikariek eta udaltzainek azterketa egin dute eta hortik atera dira aurkeztuko dituzten proposamenak. “Egindako azterketak kontuan hartu du baita ere Olalde eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza berriek auzoko mugikortasunean etorkizun hurbilean izango duten eragina”, azaldu du udalak.