Harremantxo talde feministak, Emagin elkarteak eta Pasaiako Udalak feminismoari buruzko tailerra antolatu dute elkarlanean. Azaldu dutenez, “askatasunean eta parekidetasunean aritzeko gakoak identifikatzeko tailerra” izango da, eta besteak beste rolak nola banatu eta harremanak nola eraiki hartuko dute hizpide. Tailerra Antxon izango da larunbatean, 17:30ean, kultur etxean, eta igandean, 10:00etan, Donibanen, Victor Hugon.