EMKEren bandak Donostiako Orfeoiarekin joko du
Apirilaren 5ean kontzertu berezi bat emango dute, Fatimako Andra Mariaren elizan, eta taularatuko direnak EMKEren banda eta Donostiako Orfeoia izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai dira, 10 euroan, kulturguneko leihatilan.
Apirilaren 5ean, 20:30ean hasiko da emanaldia.
Kontzertu horren bidez, gogora ekarriko dute, 1967an egin zuten kontzertua. Era berean, kontzertua bandaren 150. urteurrenaren barruan antolatutako ekitaldien barruan dago.