Beraungo futbol zelaia hobetzeko lanak egin dituzte
Kirol patronatuak jakinarazi duenez, urtarrilean eta otsailean hainbat inbertsio egin ditu. Batetik, kirol materiala eta altzariak aldatu dituzte Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan, eta bestetik, Beraungo futbol zelaia hobetzeko lanak egin dituzte. Zehazki, belar artifizialaren gainean soberan zegoen kautxua kendu dute makina berezi batekin, eta horrenbestez, zelaitik solte zegoen zuntza kendu ahal izan dute. Azkenik, zelai guztia leundu dute.
Materialari dagokionez, stepak, pilateserako uztai bereziak, binilozko kettlebellak, barrak eta bestelakoak eros dituzte. Horretan 6.000 euro inbertitu dituzte; altzairuetan, berriz, 15.000 euro.