Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arte liburu eta koadernaketa topaketak egingo dituzte

admin
Bidasoa
2014/03/19
Hilaren 27tik apirilaren 6ra arte liburu eta koadernaketa topaketak egingo dituzte, Arteliburu21 elkartearen eskutik. Bi zatitan banatuko dira, batetik arte liburu eta koadernaketen erakusketak, eta bestetik tailerrak. Tailerrak martxoko azken astean eta apirileko lehen astean egingo dituzte. Eluska Kortajarena Arteliburu21eko kideak azaldu duenez, edozeinek har dezake parte arte liburuak egiten edo koadernaketan aritua izan ala ez izan. Hain zuzen, asmoa dakitenek parte hartzea eta ez dakitenek ezagutzea dela esan du. Tailerrak ere ez direla betiko formatukoak izango gaineratu du Luis Barrios lankideak. Informatiboak izango direla gaineratu du, eta ikasleak arte liburuak edo koadernaketan egiten jarriko dituzten arren, informazio zabala emango dietela. Aurretik, egin dituzte arte liburu eta koadernaketa saioak Merkatuzarren edo San Markon, baina lehenengo aldia izango da halako topaketak egingo dituztela. Hain zuzen, horietatik eratorri da oraingo topaketa Irune Balentziaga Kultura zinegotziaren arabera. Sariak ere izango dira arte liburuen eta arte koadernaketako erakusketarako lanak aurkezten dituztenen artean. [box]

Egitaraua

Ostirala, 28
  • 17:45: Inaugurazioa
  • 18:00: Ur gaineko tinten transferentzia —monotipoa— paperean eta beste material batzuetan. Arte, diseinu eta artisautza lanetarako. Haur zein helduentzako tailerrak.                  arteliburu21eko lantaldea: Eluska Kortajarena (Arteko Taller), Maialen Arocena, Silvia Schaeffer eta Luis Barrios (Lumar).
  • 20:00: Eqalera poésica. Musika eta poesia nahasten dituen ikuskizuna: maitasuna, galdera, desirak, flamenkoa, jazza…
Larunbata, 29
  • 10:30: Erretratua gure bidaia koadernoan, Eluska Kortajarenarekin.
  • 12: 00: Artisau papergintza. Antzinako teknikak, XXI. mendera eguneratuak. Juan Barbe papergilearekin (Eskulan).
  • 17:00: Paperezko liburu, dokumentu eta lanen zaharberritzea. Henar Peso zaharberritzailearekin.
  • 19:00: Hitzaldi solasaldia: Liburuaren abentura harrigarria. Papirotik egungo artista liburura. Luis Barriosen eskutik.
  • 20:00: Ahozko liburua, Josemari Karrerekin.
Igandea, 30
  • 11:00: Artista liburuak koadernatzeko proposamen irekiak. Artistak zehaztutako helburuaren araberako arkitektura, materialak, adierazpideak. Luis Barriosen eskutik (Lumar).
  • 18:00: Sekretu belgiarra teknikaren bidezko koadernaketa tailerra. Paper batzuk, kartoiak eta haria baino ez ditugu behar, koadernaketa sendo eta eroso bat sortzeko. Eva Rodriguezen eskutik (Gil de Vert).
Ostirala 4
  • 18:00: Litografia.  Harri litografiko bitxiaz egindako lanetatik egungo baliabide teknikoetara. Josan Lopez de Pariza litografoarekin.
Larunbata, 5
  • 10:30: Testurizazio grafikoa. Denboran izan duen bilakaera… marrazketa-teknikak, materialak, tresnak eta ariketa praktiko oso dinamikoak. Maialen Arozenaren eskutik.
  • 12,00: Grabatu kalkografikoa. Jarduera hauek egingo dira: plantxak eratzea, tintak, torkulu bidezko grabatua… Estibalitz Alvarezerekin (Txokolarte).
  • 17,00: Argazkia. Sentitzeko modu bat. Ana Diaz argazkilariarekin (Acer.c.Arte)
  • 19:00: Mahai ingurua: Zer egin artista libruuarekin eta arte koadernaketarekin? Cristina de la Fuente Arteko Galeria, Detritus artisata, Estibalitz Alvarez grabatzailea (Txokolarte) eta Josan Lopez de Pariza litografoarekin.
Igandea, 6
  •  10:00: Kaligrafia. Idazkuntza, gizateriaren oroimena. Sormen-kaligrafia jarduerak. Jesus Patonekin.
  • 12:00: Komikia, bederatzigarren artea, istorio hutsa baino gehiago. Jose Manuel Enriqueren eskutik.
  • 18:00: Ur gaineko tinten transferentzia —monotipoa— paperean eta beste material batzuetan. Arte, diseinu eta artisautza lanetarako. Haur zein helduentzako tailerrak.                  arteliburu21eko lantaldea: Eluska Kortajarena (Arteko Taller), Maialen Arocena, Silvia Schaeffer eta Luis Barrios (Lumar).
[/box]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.