Ondareen foroko bigarren hitzaldi gastronomikoa Goxoki elkartean izango da, asteazkenean
Hondarribiko Ondareen II. Foroaren barruan, Estralurtarren janaria. Mugen gastronomia. Kolonbia goiburuko hitzaldia izango da asteazkenean (hilak 19), Goxoki elkartean. Latinoamerika eta Karibeko Eskola Tailerren Sarean dauden Abasto eta Mini Mal jatetxeetako sukaldariak izango dira hizlariak. 18:00etan hasiko da.