Astebetean hiru jaialdi izango dira Mogambo aretoan

Ostiralean Oi! Jaialdia izango da, Odio Kroniko (Lorca), Arkada Social (Arrasate) eta The Friday’s Crew  (Azpeitia) taldeekin. 21:00etan hasiko da kontzertua, eta  7 euro balio du sarrerak. Larunbatean, “erritmo lodien” txanda izango da, Sofy Major (Frantzia), Hombre Malo (Norvegia) eta Living For a Poo Poo (Salamanca) taldeekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarrerak 7 euro balio du baita ere. Azkenik, asteartean (Hilak 25) Hard Core kontzertuaz gozatzeko parada izango da, Vengeance Today (Alemania) eta Lion Head (Urnieta) taldeekin. 20:30ean hasiko da kontzertua eta 5 euro balio du sarrerak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.