Xabi San Sebastian eta Jexuxmai Lopetegi kontzertuan

Oarso Musikaren eskutik, aste honetan Xabi San Sebastian Band eta Jexuxmai Lopetegiren kontzertuak izango dira, ostiral honetan, martxoak 21, 21:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. http://www.youtube.com/watch?v=dmjHqUWVGOk&feature=youtu.be

Oarso Musikaren eskutik, aste honetan Xabi San Sebastian Band eta Jexuxmai Lopetegiren kontzertuak izango dira, ostiral honetan, martxoak 21, 21:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Erraiak deitzen da Xabi San Sebastian Banden azken diskoa, eta bertan, rocka landu dute. Aurrerapenean zehaztu dutenez, taldearen parte hartzeak nabarmen egin du gora, eta soinua “sendotu eta aberastu” egin da. Puntu “tribala” ere baduela adierazi dute, “begi bat erroetan dauka jarrita, sustraietara doa edatera”. Jexuxmai Lopetegik Errekan Gora azken diskoa aurkeztuko du. 1994an hasi zuen bakarkako ibilbidea, Akelarre taldean ibili ondoren, eta orduz geroztik sei disko kaleratu ditu. Errekan Gora Zarauzko Noizbehinka estudioan grabatu zuten iazko uztaila eta abuztuan. Ekoizpenean parte hartu zuten bakarlariarekin batera, Unai Moraza, eta Satxa Soriazuk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.