Hondarribiko Udalak 20 langabe aldi baterako kontratatuko ditu iaz bezala, datozen hilabeteetan TAO zerbitzua eta aparkalekuak zaintzeko. Ostirala baino lehenago eman behar da izena, Lanbidek Irunen duen bulegoan edo
lanbide.net webgunean. Lanpostu batzuk Aste Santuan hasiko dira eta gainontzekoak udako hilabeteetan, aurrekoekin batera. Juan Mari Altuna Udaltzaingoko zinegotziak azaldu du lanpostu gehienak 45 urtetik gorako langabeen artean banatuko dituztela. Ezinbestekoa da Hondarribian erroldatuta egotea eta ahozko euskara ona izatea.
TAO eta aparkalekuak. Baldintzak