La Bacaladerak bigarren postua galdu du Egian eta igoera fasea jokatzeko aukera zaildu zaio
Egian Koskorrio tabernaren aurka 34-32 galdu eta gero La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Euskal Ligako bigarren postua galdu du. Azken bi partidak galdu dituzte hondarribiarrek eta hirugarren Amenabarrek lau puntu pilatu ditu, berdeei aurrea hartuz. Lehen bi sailkatuek jokatuko dute Espainiako Lehen Mailarako igoera fasea.
Egian Koskorrio tabernaren aurka 34-32 galdu eta gero La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Euskal Ligako bigarren postua galdu du. Lehen bi sailkatuek jokatuko dute Espainiako Lehen Mailarako igoera fasea eta duela hiru jardunaldi oso egoeraonean zegoen La Bacaladera, bigarren tokian eta hirugarrenarekiko 3 puntuko aldearekin. baina azken bi partidak galdu dituzte hondarribiarrek eta hirugarren Amenabarrek lau puntu pilatu ditu, berdeei aurrea hartuz.
Jardunalditik zerbait positibo ateratzearren, laugarren Erandiok ere galdu du eta, momentuz, bi hautagai daude bigarren posturako, lider Usurbilek oso erraz baitu ligako lehena geratzea—9 puntu ditu bigarrenarekiko eta 10 geratzen dira liga bukatzeko—.
Heldu den jardunaldia oso garrantzitsua izango da, La Bacaladerak Erandio hartuko baitu Hondartzan eta Amenabarrek bosgarren tokian dagoen Urduliz, Zarautzen. Bigarren nahiz hirugarrenak etxean jokatzen dute, aurkari gogorren kontra biek, eta huts egiten duenak garesti ordain dezake. La Bacaladerak irabaziz gero, aldiz, Erandio ia aukerarik gabe geratu litzateke eta, zarauztarrekin duen borrokan, egutegi gozoagoa du Hondarribiko taldeak. Hori bai, huts egiteko aukerak dagoeneko agortu dituzte hondarribiarrek.