Irungo eta Urnietako IATko langileek itxialdia hasi dute
Irungo eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek (IAT) itxialdia hasi dute Urnietako egoitzan. Bederatzi hilabete daramate greban, eta TUV Rheinland enpresari eskatzen diote hitzarmena berritu dezan. Itxialdia egun seinalatuarekin hasi dute, izan ere, gaur eguerdian dira biltzekoak Donostian langileak eta enpresa.
Urnietako IATren egoitzaren kanpoaldean daude langilea, eta Ertzaintzarekin egin duten akordioaren arabera, enpresako langileak eta enpresa batzordeko kideak soilik sartuko dira enpresa barrura, bertako materialak kalterik izango ez dituela bermatzeko.