'Distancia siete minutos' antzezlana, kulturgunean
Justizia, zoriona eta patua bezalako gaiak landuko dituzte igande honetan, hilak 23, emango duten antzezlanean: Distancia siete minutos.
Justizia, zoriona eta patua bezalako gaiak landuko dituzte igande honetan, hilak 23, emango duten antzezlanean: Distancia siete minutos. 19:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Curiosity robot espaziala bidali eta lur hartzeko testuinguruan kokatuko da Felix. Termita plaga bat izango du etxean, eta horrenbestez, gurasoen etxera joango da egun batzuetarako. “Epaileak bere lanbidean ezagutzen duen inguruneak eta aitarekin bizitzeak funtsezko gaiak agerraraziko dituzte: justizia, zoriona eta patua”, aurreratu dute antzezlanaren laburpenean.
Titzina konpainiaren lana da, eta Diego Lorca eta Pako Merinok zuzendu eta antzeztuko dute.
Sarrerak salgai daude kulturgunean bertan, 6 eta 8 euroan. Astearte, ostegun eta ostiralean arratsaldez dago irekita, eta asteazkenean goizez. Ikuskizunaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak.