Bi antzezlan, asteburuan, Antxoko kultur etxean

Bi antzezlan iragarri dituzte asteburu honetarako Antxoko kultur etxean. Larunbatean, 18:00etan, Maddi eta Antton aurkeztuko dute. Harrerari buruzko antzerkia da larunbatekoa. Igandean, berriz, eta Metrokoadroka sortu berriaren ekimenez, Zertarako hegoak antzezlana taularatuko dute. 19:00etan izango da emanaldia, kultur etxean.

Bi antzezlan iragarri dituzte asteburu honetarako Antxoko kultur etxean. Pasaiako antzerki eskolak antolatu ditu emanaldiak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin “antzerki zaletasuna herritar guztien artean” sustatu asmoz. Larunbatean, 18:00etan, Maddi eta Antton aurkeztuko dute. Harrerari buruzko antzerkia da larunbatekoa,  Zuondoan elkarteak sustatuta. Gizartean ezezagun diren gaiei oihartzuna emateko asmoz sortu zuten 2013. urtean Zuondoan elkartea. Harrera familien errealitatea gizarteratzea da elkartearen lehen proiektu honen helburua. Horretarako, haurrei zuzendutako Maddi eta Antton antzezlana eta Gu ere harrera familia gara dokumentala sortu dituzte. Igandean, berriz, Zertarako hegoak antzezlana taularatuko dute. 19:00etan izango da emanaldia, kultur etxean. Zertarako hegoak antzezlana Metrokoadroka taldeak sortu zuen, Berriaren X. urteurrenaren harira, iazko udaberrian. Antzezleak Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan dira eta testuaren egilea Oier Guillan. Zuzendaritza, berriz, Dejabu panpin laborategiarena eta Jabi Barandiaranena. 'Zertarako hegoak' <http://www.youtube.com/watch?v=hqv18Xe_LWEhttp://>
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.