Ander Iriarteren 'Echeverriatik Etxeberriara' Zine eta Giza Eskubideen jaialdian izango da

Ander Iriarte

Ander Iriarte, dokumentalaren egilea

XII. Zine eta Giza Eskubideen Donostiako Jaialdian zein film luzek parte hartuko duten aurreratu dute eta horietako bat Ander Iriarte oiartzuarraren Echeverriatik Etxeberriara da. Oiartzuarraren film luzen Oiartzunen bizi edo oiartzuarrak diren pertsonak azaltzen dira, eurei egindako elkarrizketak dira eta dokumentalak ezker abertzalearen barruan biolentziak izan duen garrantzia arakatu nahi du. Biolentzia hainbat formetan adierazia: Poliziarena, politikoa, ETArena, estatuarena, psikologikoa… Jaialdia apirilaren 4tik 11ra izango da.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.