Aitor Puertas oiartzuarra 30. izan da Sotxin

Aitor Puertas oiartzuarrak gaur parte hartu du Neguko Paralinpiar Jokoetan, Errusiako Sotxin, snowboard cross modalitatean. 30. postuan sailkatu da hiru txandak egin eta gero; lehenean deskalifikatu dute, bigarrenean minutu eta 24 segundoko denbora egin du, eta hirugarrenean minutu eta hamazazpi segundo. Sailkapen nagusirako bi denbora onenak kontuan hartzen ziren, hortaz, bigarren eta hirugarren txandetako denborekin neurtu dute oiartzuarraren lana. Lehen txandako deskalifikazioak guztiz baldintzatu du Puertasen lana. Gizonezkoen snowboard cross lehiaren podiuma Ameriketako Estatu Batuetako hiru kirolarik osatu dute, horrela, urrezkoa Evan Strong-ek lortu du, bigarrena Michael Shea izan da, eta hirugarrena Keith Gabel.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.