Musika ipuin bilakatuko da bihar Hondarribiko Itsas Etxean

Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek haurrei zuzendutako Instrumentuen Erakusketa kontzertu pedagogikoa emango dute bihar, ostirala, Itsas Etxean, 19:00etan. Ipuin baten bidez eta haur-kanta ezagunak erabiliz, hainbat musika tresna aurkeztuko dituzte eta entzuleek bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko aukera izango du.

Kontzertu pedagogikoak

Biolin ikasleak, iazko kontzertuan

Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek Instrumentuen Erakusketa goiburuko kontzertu pedagogikoa egingo dute bihar, ostirala, Itsas Etxea Auditoriumean. Arratsaldean izango da, 19:00etan, eta haurrei zuzenduta egingo dute, baina denentzat irekia izango da. Uma de Castrok kontatutako ipuin baten bidez eta haur-kanta ezagunak erabiliz, hainbat musika tresna aurkeztuko dituzte eta entzuleek bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko aukera izango du. Musika Eskolako arduradunek azaldu dutenez, “Musikariak eskolako ikasleak dira, zentroan ematen diren espezialitate guztietako ikaslez osatutako talde berezia”. Xabi Saenzek zuzenduko du musikari taldea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.