Trenbidearen pasagunea kentzeko eskatu du PSE-EEk

PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, eta bertan, Gaztaño eta erdigunearen artean dagoen trenbidearen pasagunea kentzeko eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari. Modu horretara, gidari eta oinezkoen segurtasuna hobetuko litzatekeela iritzi dio. PSE-EEk gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko partida bat onartu du aurrekontuetan, baina hori Durangoko Zarabarra eta Alluitz pasaguneak kentzera bideratuko dute. Gipuzkoan ere inbertsioak beharrezkoak direla adierazi du talde sozialistak, arazo bera duten hamabost herri daudela kontuan hartuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.