Atea irekiak egingo dituzte Oiartzo ikastetxean

Hurrengo ostegunean eta ostiralean (hilak 19 eta 20) ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Oiartzo Batxillergo Ikastolan. Bi egunetan, 18:30etik aurrera egongo dira ateak zabalik. Autobusak ere jarri dituzte Oiartzunen, hilaren 19an (asteazkena), 18:10ean, Beheko plazan (Xorrolaren geltokian), eta Errenteria-Oreretan, hilaren 20an (osteguna), 18:20ean, Tulle kalean. Hainbat batxilergo mota eskaintzen dituela jakinarazi du Oiartzok, eta horiek unibertsitatera edo Goi Mailako ziklo bat egitera “formazio kualifikatuz iristeko” aukera ematen dutela. Informazio gehiago: 943 52 38 04 telefono zenbakian edo oiartzo[a bildua]ikastola.net posta elektronikoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.