Tokiko produktuen gida banatuko dute Irunen
Irungo Luis Marianoko Turismo Bulegoan eskuratzeko tokiko produktuekin gida osatu dute. Bertan, Bidasoko plano batean produktu horiek non egiten diren agertzen da, bertako ekoizleen informazioa emate aldera. Denera Irungo 21 ekoizleren jardueraren berri ematen da eskuorrian, baita Hondarribiko 13rena ere. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez dago egina, eta udaletik esan dutenez, bertako produktuen berri emateaz gain, ekoizleen lana goraipatzeko eskuorria da.