Musika eskolako ikasleek sei kontzertu emango dituzte martxoa bukatu arte, ostiralean hasita

Saxofoi ikasleak

Saxofoi ikasle batzuk, irakaslearekin

Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek sei emanaldi eskainiko dituzte hilaren bukaeran, Portuan eta Alde Zaharrean. Lehenengoa ostiral honetan izango da (hilak 14), Itsas Etxea Auditoriumean. Gainontzekoak heldu den astean eta hurrengoan antolatuko dituzte Kultur Etxeko areto nagusian, musika eskolaren egoitzan.

Musika eskolako ikasleen emanaldiak

  • Hilak 14, ostirala: Musika tresnen ikasleak, 19:00etan, Itsas Etxean.
  • Hilak 20, osteguna: Trikitixa ikasleak, 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian.
  • Hilak 21, ostirala: Tronboi ikasleak, 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian.
  • Hilak 22, larunbata: Piano ikasleak, 12:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
  • Hilak 28, ostirala: Saxofoi ikasleak, 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
  • Hilak 31, astelehena: Gitarra ikasleak, 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.