Irungo Mintzalagunaren barruan, bi tailer

Euskara maila elkarrizketa bidez eta giro ez formalean praktikatu nahi dutenentzako Irungo Udaleko Euskara Sailak Mintzalagunaren barruko bi tailer antolatu ditu. Honakoak dira:
  • Krema eta ukenduen tailerra, hilaren 17 eta 24an, 18:00etatik 20:00etara Udal Euskaltegian.
  • Bitxigintza, apirilaren 28 eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara Udal Euskaltegian.
Horietan izena eman nahi dutenek badute horretarako aukera, eta 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu behar dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.