Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Hondakinen edukiontziak urrezkoak izango dira martxoan Zimizargan

Hondarribiko Zimizargako edukiontziak urre kolorekoak bilakatu dira hilabete honetan, auzo horrek irabazi baitu Txingudiko Zerbitzuak erakundeak antolatzen duen Urrezko edukiontzia lehiaketako otsaileko erronka. Edukiontzi marroian utzitako hondakinen bolumena saritu dute otsailean eta Zimizargan 3,08 kilo bildu dituzte biztanleko.

admin
Bidasoa
2014/03/11
Txinzerren edukiontziak Zimizargan, Biteri eskolaren parean

Txinzerren edukiontziak Zimizargan, Biteri eskolaren parean

Hondarribiko Zimizargako edukiontziak urre kolorekoak bilakatu dira hilabete honetan, auzo horrek irabazi baitu Txingudiko Zerbitzuak erakundeak birziklatzea sustatzeko antolatzen duen Urrezko edukiontzia lehiaketako otsaileko erronka. Edukiontzi marroian utzitako hondakinen bolumena saritu du otsailean Txinzerrek eta Zimizargan 3,08 kilo bildu dituzte biztanleko. Bigarren tokian Hondarribiko beste auzo bat geratu da, Puntala, 2,19 kiloekin. Atzerago Dunboa (1,62 kilo biztanleko), Larreaundi (1,61 kilo) eta Antzaran (1,58) sailkatu dira, hirurak Irunen. “Gogora ekarri behar da gai organikoaren gaikako bilketaren kopuru horiek hiri eremuko edukiontzi marroietan jasotakoari dagozkiola bakarrik, hauxe da, ez da kontatu Txingudin birziklatzen den gai organiko guztia, kopuru horietan ez baita sartu ez udalerrietako lorezaintza brigadatik etorritako bolumena eta ezta etxeetan egiten den konpostajea ere”, azaldu du Txinzerrek. Iazko datuak hobetu nahi dituzte Martxorako ontzien gaikako bilketa izango da Txinzerrek jarritako erronka: “Erronka garrantzitsua da kanpainaren helburuak betetzeko, areago ondoko datu hau kontuan badugu: 2013. urtean 1,2 tona utzi ziren metalezko eta brick moldeko ontzietan edukiontzi horian, baina edukiontzi berdearen bidez (errefusa) zabortegira beste 3 tona gehiago iritsi zirela kalkulatzen da”. Lehen erronka Irungo erdialdeak irabazi zuen, auzo horrek lortu baitzuen gai birziklagarri gehien jaso zituen eremua izan baitzen. Urrezko edukiontzia egitasmoarekin herritarrak beren hondakinak bereiz ditzaten bultzatu nahi ditu Txinzerrek, eta horrenbestez, “birziklatze mailak hobetzeko eta gaikako bilketaren datuak hobeto ezagutzeko, herritarrek gogoeta egin dezaten lan hori egiten ari den moduaren inguruan”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.