Esther Estefania hirugarren, beteranoetan, Lilatonean

Olatz Ibarguren izan da helmuga zeharkatu duen lehen errenteriarra 00.20.57 denborarekin. Bigarren errenteriarra izan da Estefania eta hirugarrena Yolanda Fernandez Garcia.

148 izan ziren Lilatonean parte hartu zuten Errenteria-Oreretako korrikalariak. Guztietan azkarrena Olatz Ibarguren izan zen, eta 18.en geratu zen sailkapen nagusian, (00.20.57). Hurrengo azkarrena Esther Estefania izan zen (00.21:06), eta bere kategorian, beteranoetan, podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren izan baitzen. Azkenik, hirugarren sartu zen errenteriarra Yolanda Fernandez Garcia izan zen (00.22.55). Errenteria-Oreretako korrikalarien sailkapen guztia hemen aurki daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.