Kosta kaleko etxebizitzak
Hondarribiko Udalak jakinarazi du apirilaren 25a arte zabalik dagoela babes ofizialeko bigarren eskuko etxebizitzen erregistroan izena emateko epea. Sei etxebizitza zozkatuko dituzte, hiru logelako bat, bi logelako lau eta logela bakarreko bat. Guztiek trastelekua eta garajea dute. BAZ bulegoan eman behar da izena.
Zozketan sartzeko bi baldintza bete behar dira: etxebizitza publiko babestuak eskuratzeko baldintzak betetzea, eta Bigarren Eskualdaketako Etxebizitza Publikoetarako Eskaeragile Erregistroan izena emana izatea. Gainera, eskaera egiteko, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzak betetzea eta Hondarribian erroldatuta egotea gutxienez hamar urtez.