Presoen aldeko lantaldeak bilera egingo du astelehenean
Astelehenean, hilak 10, bilera irekia egingo du Hondarribian “preso eta iheslarien eskubideen alde” lanean ari den taldeak. 19:30ean bilduko dira, Muara elkartean. Lantaldeko arduradunek dei egin diete hondarribiarrei agertzeko. “Une garrantzitsu honetan denen beharra dago”, esan dute.