Pasaiako 48 korrikalarik parte hartu zuten atzoko Donostiako 25. Lilatonean. Proba hasi aurretik Gipuzkoa plazan bildu ziren horietako asko talde argazkia ateratzeko, eta ondoren probari eutsi egin zioten. Pasaiako lehenak sailkapen nagusian Lourdes Mariezkurrena sanjuandarra, Edurne Jauregi antxotarra eta Maika Moreda izan ziren. AuPasaiako Lilak taldeak ordezkaritza ona izan zuen, hortaz.

Pasaiako partaideetako batzuk, proba hasi aurretik