Martxoaren 8aren barruko ekitaldiek izango dute tokirik aste honetan ere

Oiartzungo emakume feministen asanbladak Martxoan 8aren haritik antolatutako ekitaldiek jarraipena izango dute aste honetan. Alde batetik, HELTAko eskulanen erakusketa ikus daiteke ostirala bitarte Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etatik 19:00ak bitarte. Horrez gain, ostiralean, hilak 14, zine-foruma izango da udaletxeko areto nagusian: Cosas de mujeres filma proiektatuko dute, 17:00etan. Eta bukatzeko, igandean, hilak 16, Ttak teatroak Ta oain ze? antzezlana taularatuko du udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.