Ezker Anitzak aurrekontua hobetu duela uste du
Bere zuzenketa gehienak onartu dituztela-eta aurrekontua hobetzea lortu duela uste du Pasaiako Ezker Anitzak. Besteak beste, “Pasaiako eskola publikoa defendatzera, komertzioa sustatzera eta babes zibila indartzera” bideratutako zuzenketak izan direla adierazi du taldeko bozeramaile Xabier Pombok.
Horrez gain, beren taldearen eskariz Pasaia hizkuntza gutxituen eremuan Europan erreferentea izan dadin lortzeko proiektua bat sortu nahi dutela eta horretarako partida bat aurreikusi dutela iragarri du Ezker Anitzak.