Larunbatean, Txingudi Anti Sexistak deituta, manifestazioa egin zuten Irunen Martxoaren 8aren harira. Martxan bi eskaerak bat egin zuten: aurreko astean Irunen izan zen eraso sexista salatu zuten, eta emakumeek euren gorputzaren gainean erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten. Irungo eta Hondarribiko ehunka herritarrek bat egin zuten deialdiarekin. Ondoko irudiak bertakoak dira,
Angulaberria hedabideak ateratakoak.