Gaur kaleetara aterako dira hainbat herritar batik bat azken denboraldian emakumeen eskubideak urratzeko dauden saiakerak salatzera. Martxoaren 8 honetan abortuaren lege erreformak garrantzia hartuko du. Hala ere, oro har, emakumeen eskubideak aldarrikatuko dituzte.
Oarsoaldean eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretan egingo dute 13:00etan, Zumardian. Horrez gain, Antxon ere elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, 12:00etan, Gure Zumardian, Harremantxok. Irunen, berriz, goizean eta arratsaldean izango dira mobilizazioak: 12:00etan, Zabaltza plazan elkartuko dira emakume talde eta Berdintasun Sailak antolatuta, eta 19:00etan, berriz, TASek antolatuta, manifestazioa egingo dute, Zabaltza plazan.
Herri guztietan izango dira ekintzak egun honetan. Hona hemen egitaraua:
Egitaraua
Oiartzun
- 10:30-12:00: zuhaitz apainketa artilearekin.
- 14:30: bazkaria, Girizian. Txartelak, Amazkar eta Txokolategian.
- 17:00: plazan, haurrak eta familiak… Emakumearen Egunarekin bat!
- 18:30: plazan, kalejira feminista Kasianoren Alabak taldearekin.
Lezo
- 11:00: autodefentsa ikastaroa Bekoerrotan.
- 17:00: kafe tertulia Ibaiondon, Euskal Herriko feminismoa egun.
- 19:00: triki poteo morea plazatik abiatuta. Kamiseta morea eramateko deia egin dute.
Irun
- 12:00: Zabaltza plazan, elkarretaratzea emakume taldeek eta Berdintasun Sailak antolatua;
- 12:00: Argoiak-en ekimenez, San Jose Obrero elizan meza, elkartearen koruarekin
- 14:00etan, Enrique jatetxean, bazkaria.
- 11:00-13:00: Lakaxitan, irratsaio berezia Gonekin ero bero eta Ezker gantxoa saioekin; 19:00 TASen Bidasoa mailako manifestazioa Zabaltza plazatik.
- Ondoren, Ernaik antolatua, kalejira Lakaxitara, eta bertan afaria, kontzertuak (RitaKarre eta Selektah Amunda) eta DJ maratoia; Hazian, abortuaren gaineko erakusketa zabalduko dute.
Errenteria-Orereta
- 12:00: Mariasun Landa sarien banaketa eta EMKEren bandaren kontzertua, Niessenen.
- 12:30: gazte blokea Xenpelarretik.
- 13:00: manifestazioa, Zumarditik, Oarsoaldeko mugimendu feministak antolatuta.
- 14:30: barrikotea, Zumardian.
Hondarribia
- 20:00: Film emanaldia Itsas Etxean: Por qué las mujeres siempre quieren más.
Pasaia
- 12:00: Antxoko Zumardian, 12:00etan, elkarretaratzea Harremantxok deituta.
- Oharra: Oarso Bidasoko beste egunetako jarduerak, 14. orrian.