2014/3/8

Aurten ere ez da plaza mugaturik izango udalekuetan

Kanpamentuen bakarrik mugatu dituzte plazak: Beiren 50 eta Lousadan beste 50. Hilaren 17tik aurrera egin ahal izango dira izen emateak.

admin

Maria Rosario Perez del Pechok irabazi du Mariasun Landa Sarietako sari bakarra

Emakumeei Begirada onenaren saria hutsik utzi du epaimahaiak. Aurten bost lan aurkeztu dira sarietara.

admin

"Abortu libre eta doakoa" aldarrikatu dute Errenteria-Oreretan

http://www.youtube.com/watch?v=lnRpju9ZtAI&feature=youtu.be Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Errenteria-Oreretan, martxoaren 8ko Emakumeen Eguneko manifestazioan. Gaurkoan entzun diren oihu nagusiak Espainiako Gobernua prestatzen ari den abortuaren lege erreformaren kontrakoak izan dira, eta abortu libre eta doakoa aldarrikatu dute. Manifestazioaren buruan zihoan pankartaren leloak ere ildo horri jarraitzen zion: Nire gorputza nirea da, atzerapausorik ez.

admin

Mozorroak prest Trintxerpen

https://www.youtube.com/watch?v=_g8_FYABK3o&feature=youtu.be Gaur eta biharko desfileak izango dira Trintxerpeko inauterien protagonista. Gaur, 16:30ean abiatuko da konpartsen eta karrozen desfilea. Mozorroak jantzi eta azken hilabeteetan ikasitako dantzak erakutsiko dituzte.

admin

Irungo Bilduk ez du Martxoak 8ko adierazpen instituzionala sinatu eta "konpromisoak" eskatu ditu

Martxoaren 8ari lotuta Irungo udalak onartutako adierazpen instituzionalarekin bat ez egitea erabaki du Bilduren Udal Taldeak. "Adierazpen horretan gezurrak esaten dira, parte hartzea bultzatzen dela esaten da, baina parte hartzea ez da elkarteen ekimenak udalaren eskuorri batean jartzea", adierazi du Oinatz Mitxelenak.

admin
Gehiago