Maria Rosario Perez del Pechok irabazi du Mariasun Landa Sarietako sari bakarra
Emakumeei Begirada onenaren saria hutsik utzi du epaimahaiak. Aurten bost lan aurkeztu dira sarietara.
admin
Bidasoa
Gaur eguerdian banatu dituzte manifestazioaren aurretik Mariasun Landa Sariak Errenteria Hiria Kulturgunean. Aurtengo Emakumeen Begirada Onena saria Maria Rosario Perez del Pechok irabazi du.
Perez Del Pechoren laneko protagonista bera da, eta gizonen mundu akademikoan aurre egin behar izan dituen oztopoak azaltzen ditu. Epaimahaiak saritzerako garaian kontuan izan du, “emakume batek generoak ezarritako mugak nola gainditu dituen” ikusaraztea.
Bestalde, hutsik geratu da Emakumeei Begirada Onena saria. Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek ez dute sarien helburuarekin bat egin, eta horiek pobretzat jo ditu.
Guztira, bost izan dira aurkeztutako lanak: hiru euskaraz eta bi gazteleraz. Emakumeek lau lan aurkeztu dituzte, eta gizon batek aurkeztutakoa bakarra izan da.
Banda zuzentzen, lehen aldiz, emakume bat
Margarita Lorenzo de Reizabal bilbotarrak zuzendu gaur EMKEren banda. Musikaren arloan curriculum zabaleko zuzendaria da Lorenzo de Reizabal: Musikeneko irakaslea da, eta tartean, Leioako Orkestraren zuzendaria ere bada. Horrez gain, hainbat liburu idatzi ditu.
Izan ere, Mariasun Landa sarien banaketa kontzertuarekin batera egin dute. Emakumeenak diren edo emakumeak protagonista dituen piezak aukeratu dituzte horretarako: La Gazza Lafra, Tosca, 10 postales americana, My fair lady eta I will survive.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.