Emakume taldeek erritmoa jarri dute
Atzo arratsaldean azken hilabeteetan prestatutako emanaldiak erakutsi zituzten Errenteria-Oreretako emakumeen Galtzarabordako kiroldegian. Leporaino bete zen kiroldegia emanaldi horiek ikusteko.
Honako elkarteek parte hartu zuten eta honako emanaldiak egin zituzten: erdialdea (euskal dantzak), Beraun (Mambo Loco), Olibet (Amigas), Kaputxinoak (Chicas de película), hainbat elkarteren artean (zumba), Gabierrota (La fuerza del color, la fuerza de las mujeres), Pontikas (Novios por Internet), erdialea (Kalinka), Kaputxinoak (hip-hop), guztiak (emakumeei omenaldia).