Euskal Herria feminista eraikitzeko konpromisoa hartu dute Oarsoaldeko lau udalek. Gaur arratsaldean egindako agerraldian berretsi dute hori Garazi Lopez-Etxezarreta, Amaia Agirregabiria, Eider Mitxelena eta Ainhoa Zabalok, Berdintasun saileko arduradunak laurak.
Orain arte lortutako askatasun eta eskubideak galtzen ari direla nabarmendu dute, “atzeraka goaz, inboluzio une batean gaude”. Emakumeen egungo egoera laburbildu dute: “Lan merkatuan gero eta biluziago, zaintzaren motxila gero eta kargatuago, umetokian bandera espainola ezarrita eta gorputza indarkeria sexistak moretuta. Hori guztia familia eredu heterosexualaren hautua egiten ez dutenen kontrako eraso ideologikoarekin”.
Bide horretatik, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek Euskal Herri feministaren helburua “gure egin eta borroka feminista indartzeko konpromisoa adierazten dugu”. “Jakitun gara jendartea eraldatzeak gure buruak ere eraldatzea esan nahi duela eta jakitun gara barne-mailan gauza asko ditugula oraindik lantzeko.
Herri bakoitzeko elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte martxoaren 8 egunaren haritik. Herri bakoitzaren webgunean topa daitezke xehetasun guztiak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.