Gazte Mailako txirrindularitza proba bat egingo dute Errenteria-Oreretan

Laguntasuna txirrindularitza taldeak Gazte Mailako Errenteria Hiria XXXI. Txirrindularitza Saria antolatu du. Igande honetan, hilak 9, izango da, 16:00etan, Nafarroa etorbidetik abiatuta. Toki berean bukatuko da. 70 kilometroko zirkuitua prestatu dute, eta tartean, Gaintxurizketa bitan igo beharko dute txirrindulariek. Laguntasunak “luxuzko parte hartzea” iragarri du, “Gazte Mailako denboraldian parte hartuko duten talde eta txirrindulari onenak izango dira”. Bertan izango da Laguntasuna ere. Herriko taldeak lasterketa ona egitea eta ohorezko postuak lortzea espero dute. Bukaeran, garaikurrak emango dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.