Ezker abertzaleak asanblea du gaur Muaran, etorkizuna aztertzeko
Hondarribiko ezker abertzaleak bilera egingo du gaur Muara elkartean, 19:30ean, azken asteetan “hartutako erabakien” ondorioak aztertu eta aurrera begira jartzeko. “Erabaki horiek duten garrantzia kontutan izanda, aurrera begirakoan Hondarribiko Ezker Abertzalea zertan den hausnartzeko herri batzar edo asanblea irekia egitea proposatzen da”.
Deitzaileek azaldu dute gaurko bileran ez dela gai orden zehatzik izango: “Aurrera begirako guztion aportazioak jaso beharrean gaude, orain arteko ibiliari jarraipena eman nahi badiogu”.