Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alkatearen kalitatezko botoarekin, gobernu taldeak aurrera atera ditu Pasaiako aurrekontuak

admin
Bidasoa
2014/03/05
Bizilagunak, plenoan

Bizilagunak, plenoan

Aldeko zortzi boto (Bildurenak), kontrako zortzi (PSOE-EAJ-PP) eta abstentzio bat (Ezker Anitza). Horixe Pasaian aurrekontu proposamenaren bozketaren emaitza. Honenbestez, alkatearen kalitatezko botoarekin atera ditu Bilduk beste behin ere aurrekontuak aurrera. Ezker Anitzarekin akordioa lortuta, Bilduk bere zuzenketa partzialak erretiratu zituen. PSOE, PPk eta EAJ osoko zuzenketak aurkeztu zizkioten proposamenari, eta horiez gain, PSOEk 18 zuzenketa partzial. Horietatik bi, Mugen batzorderako eta hirigintza arloko proiektuetarako partidak handitzea eskatzen zituztenak, aurrera atera zituzten Bilduk bere egin zituelako. Bi gaik hartu zuten protagonismoa atzo aurrekontuen eztabaidan: atez ateko sistema bilketa eta udalak kale garbiketa berriz ere bere gain hartzeko hartu duen erabakia. Herritarrak protagonista Luze jo zuen atzoko plenoak. Udalbatza hasi eta berehala Bonantza Auzo Elkarteko bizilagunek  hartu zuten hitza. Beren mozioa defendatu zuten bizilagunek, Donibane eta Lezo lotzen dituen espaloiari buruzkoa. Mozioa aho batez onartu zuten talde guztiek. Baina ezustea plenoa hasita zegoela gertatu zen. PSOEko Lore Suarez bere taldearen zuzenketen defentsan ari zela Donibaneko bizilagunen talde batek plenoa eten zuen, haserre bizian. Denboraleen eraginez, urak hartu ditu Donibaneko hainbat soto eta establezimendu azkenaldian, azken aldiz, atzo bertan, eta bizilagunek Santiago plazan petrila berriz ere jartzea nahi dute. Udalean beren egoeraz inor ez delako kezkatu kargu hartu zieten zinegotziei, eta hitzordua emateko exijitzeko eskatu, gaiari irtenbidea eman asmoz. Helburua lortuta, pleno aretoa utzi zuten. Giza baliabideak eta mozioak Kale garbiketaren gaineko erabakiek, eta atez ateko bilketa ezartzeko hartutako bideak hainbat aldaketa eragin ditu giza baliabideei dagokionez. Udalak hainbat lanpostu sortu nahi ditu eta egin dituen bi proposamenak, udal plantillari dagokiona eta lanpostuen zerrendari erreferentzia egiten diona, biak atera zituzten aurrera. Horrez gain, EAJk hondakinak biltzeko sistemaren gaineko galdeketa eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen gai zerrendan. Eztabaidak luze jo zuen, baina mozioak ez zuen aurrera egin. PSOEk, EAJk, eta PPk alde bozkatu zuten (8 boto), baina Ezker Anitzak eta Bilduk kontra (9 boto). Haurdunaldia etetearen gaineko mozioak ere aurrera egin zuen. Bilduk, Ezker Anitzak eta PSOE-EEk proposamen bateratua aurkeztu zuten. PPk kontra bozkatu zuen, eta EAJk mozioak zituen bederatzi puntuetatik zortzi bere egin zituen eta hirugarrenean abstenitu egin zen.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.