Emakume langilearen nazioarteko egunaren harira egitarau oparoa antolatu du Oiartzungo emakume feministen asanbladak

Larunbatean da Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta testuinguru horretan hainbat ekitaldi antolatu ditu Oiartzungo emakume feministen asanbladak. Hona egitaraua: Martxoak 7, ostirala 18:00-20:00: Eskola feminista udaletxeko areto nagusian. Martxoak 8, larunbata 10:30-12:00: Zuhaitzak apaintzen artilarekin. 13:00: eskualdeko manifestazioa Oreretan. 14:30: Bazkaria, Girizian. Txartelak, Amazkar eta Txokolategian. Bazkalostean, sorpresa umoretsua. 17:00: plazan, haurrak eta familiak… emakumearen egunarekin bat! 18:30: plazan, kalejira feminista Kasianoren Alabak musikaz lagunduta. Martxoak 9, igandea 11:00: Lilatona, Donostian. Martxoak 14 17:00: zine foruma. Cosa de mujeres filma udaletxeko areto nagusian. Martxoak 16 17:00: Ta oain ze? antzezlana, udaletxeko areto nagusian, Oiartzungo antzerki elkarteak antolatuta. Sarrerak Amaxkarren, Txokolategian eta egunean bertan, leihatilan. Hilaren 14ra arte 17:00-19:00: Oiartzungo emakume artisten erakusketa liburutegian. (Larunbatean, 10:30etik 12:30era).    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.