Gaurko 06:00etakoa da ondoko irudia. Olatu handiek eta itsasgorak bat egin dute, eta Donibanera itsasoa sartu da, Donibane kaletik nahi bezala ibili da ura. Otsailaren hasierako denboralean bezala alde zaharreko kaleetatik ibili da ura. Pasaiako Udaltzaingoak Hitza-ri esan dio uraren emariaz gain ez dela aparteko arazorik sortu inguruko soto eta atarietan. Donibaneko argazkiak Christine Ordoquirenak eta
Peio Etxekarrenak dira.
Bestalde, Pasaiako portua itxita egon da denboralea bitartean. Eta Antxoko Marealtaren ur maila ere ikusgarria izan zen atzo, goiko irudietan ikus daitekeen bezala.