Bertso gaua, ostegunean, Kabigorrin
Hilabete bakoitzeko lehen ostegunetan egiten duten modura, Irunabarrek berriz ere bertso saioa antolatu du Kabigorrin ostegun honetarako, 19:30etik aurrera. Oriangoan Patxi Castillo beratarra, Jokin Uranga azpeitiarra, Miren Artetxe hendaiarra eta Aitor Errazkin irundarra ariko dira bertsotan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa gaiak ematen izango dituztela. Saioaren ondoren Kabigorrin afaltzeko aukera badago.

