Bost hilabeteren ondoren, martxoaren 12an amaituko da ahozko saioa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bertan, Errenteria-Oreretako, Irungo eta Oiartzungo herritar bana daude auzipetuta: Rufi Etxeberria, Ibai Esteibarlanda eta Idoia Arbelaitz nahiz Basari, Girizia, Landare, Tiñelu, Trintxer, Hazia eta Antxeta elkarteak.
Olazabal Kirol Sariak banatu zituzten lehen aldiz ostiralean. Sarien izena daraman Txema Olazabal golfistak aipamen berezia jaso zuen, eta gainontzeko saridunak hauek izan ziren: Ion Areitio (gizon kirolari onena), Claudia Behobide (emakume kirolari onena), Hondarribia Arraun Elkartea (talde onena) eta Joseba Llorente (kirolarekin zerikusia duen pertsona).
Aurreko denboralearen ondoriorik ez, baina itsasoak gogor astindu zuen Hondarribiko kostaldea, espigoian eta Butroi pasealekuan kalteak utziz. Haizeak edukiontziak mugitu zituen eta negutegi bat bota zuen Zimizargan