Uxoako kontzertuak 22:00etan hasiko dira aurrerantzean
Men of Rock Musika Elkarteak antolatuta Uxoa tabernak jarraituko du ostiral eta larunbatero kontzertuak jasotzen, baina asteburu honetatik aurrera 22:00etan hasiko dira, eta ez 22:30ean. Ostiral honetan, hilak 8, Howdy taldeak estreinatuko du ordutegi berria. Larunbatean Psycoacustic bandaren txanda izango da. Emanaldi guztiak doan dira.