Hondarribiko Baserritar etorbidean ateratako argazki bat oihartzun handia ari da izaten sare sozialetan. Argazkian, radarra duen udaltzainen ibilgailua ageri da espaloi gainean igota, oinezkoentzako lekurik uzten ez duelarik.

Radar mugikorra, espaloian
Hondarribiko Baserritar etorbidean ateratako argazki bat oihartzun handia ari da izaten sare sozialetan. Argazkian, radarra duen udaltzainen ibilgailua ageri da espaloi gainean igota, oinezkoentzako lekurik uzten ez duelarik.
Otsailean, aurten Baserritarren etorbidean radarra jarriko zutela aurreratu zuen Juan Mari Altuna Udaltzaingoa eta Hiri Segurtasuneko zinegotziak. Non jarriko duten oraindik ez zuen zehaztu baina obra zibila egiteko eta kabina jartzeko 60.000 euro inbertituko dituztela esan zuen.