Martxoa, oparoa Irungo Katea auzoan

Landetxa Ventas Katea auzo elkartek martxoan auzoan izango diren ekitaldien berri eman du. Gisa askotariko ekitaldiak eta jarduerak antolatu dituzte, horien artean hilaren 9ko inauteriak. Ondoko zerrendan ikus daitezke banan-banan horiek guztiak:
  • Hilak 5 (asteazkena), 19:00etan eta auzo elkartean, Errepublikako eskolaren eta Haur Hezkuntzako eraikinaren gaineko hausnarketa bilera. Iraitetik aurrera hutsik geldituko dira, eta espazio horren erabilerari buruzko iritziak bildu nahi dira.
  • Hilak 7 (ostirala), 19:30ean, pelikula emankizuna auzo elkartean.
  • Hilak 8 (larunbata), 08:00etatik aurrera, baratze komunitarioko lurra prestatuko dute. Antzolan baserriaren eta kirolgunearen artean dago lursaila.
  • Hilak 9 (igandea), inauteriak auzoan. 11:00etatik aurrera Elatzeta ikastetxean dantza emanaldia, eta ondoren auzotik desfilea.
  • Hilak 11 (asteartea), 19:30ean, Udala Auzoan ekimenaren barruan, Ezker Batua-Berdeak-eko ordezkariak azalpenak emango ditu auzoari buruz dituen asmoen gainean.
  • Hilak 13 (osteguna), 16:00etan: Elatzeta eskolan hitzaldia gurasoentzako. Gaia: Arreta falta. ADAHEGI elkarteak emango du.
  • Hilak 19 (asteazkena), 11:00etan eta 19:00etan, meza San Jose kaperan, San Jose eguna ospatzeko.
  • Hilak 28 (ostirala), 19:30an, Auzotarrak Munduan egitasmoaren saio berria. Kanpora ikastera joan diren auzotarrek euren esperientziaren berri emango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.