Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Marinel zaharren balada berriak

admin
Bidasoa
2014/03/03
Otsailak 22 zituen. Itsasoa da bide bakarra lemapean heldu ziren Literatur Eskolako eskifaia-kideak Hendaiara, Eider Rodriguez lemazaina Pausuko Xaia ostatuan zain genuela. Sinboloak mugarriak dira gure bideetan. Alta, sinbolo kontrajarriekin topo egiten dugu. Errepublikako plazan hartu nuen bidea. Plaza ez da «gure herria»-ren sinboloa, berbarako. Portu karrikatik Kaneta portura egin nuen, antzinako portura. Behialako PAF (Police de l’Air et des Frontières) zelakoari so egin nion. Badian nengoen jadaneko, Eva Forest kaian. Alfonso Sastrerekin gogoratu nintzen. Eva eta Alfonso, oi marinel zaharrak! Aireportuko burrunbek iragan urruneko izuen gordelekuak seinalatu zizkidaten. ETAko mugalariak, pasadizoak; Pott banda. Haiek bandak! Bidasoan goiti itsasoa gibelean laga nuenaz ohartu nintzen. Kontrakorrontean nindoan. Alta, marinel zaharrez eta naufragoez esperientzia biziak helarazi dizkigun iheslariaren bitakora kaiera ezagutzeko grinak kitzikaturik, «abantean!» nioen kartsuki. «Nazioarteko» zubiak «azpiratu» nituen ur gaineko pasabide berritik, zuraz polito egindakoa. Zokoa lantegiko hangar zaharrak begiztatu nituen, ezkutuko marinel zaharren isilpeko zuloa akorduan. Ur bazterreko ihitzek Les Joncaux auzoa auguratu zidaten sarri. Azken portu aldera begiratu nuen, uraz bestaldera. Antigoaleko erromatarren aztarrena. Faisaien edo Konferentziaren uharte parean, frantziarren eta espainiarren sinboloaz ahalketu nintzen. Denboraren kontrako borrokan egokitu nintzen Xaian. Antxeten txilioak isildu ziren. Marinel zaharraren bitakora kaiera eskuetan agurtu gintuen ondinak. Antzinako marinelen kontrastean, lemazaina emakumezkoa genuen. Oi marinel berriak! Munduko hainbat hondartzara arribatutako Iurretako marinelaren istorioen sinbologiak gatibatu gintuen ondinaren eleetan. Haren Untzigintza poema esplikatu zigun. Gainerakoa, bitakoran ei dago. Sarriri, Huizingari edota Eiderri entzutera «inor ez da hemengoa» pentsu ohi dut. Pentsamendu sinboliko basatiena poetena dela. Lengoaian ez dagoela arrazoirik. Poetaren eginbidea tribuaren berbei zentzu garbiagoa ematea dela. Intxaur azal batean gindoazen, Nietzsche edota Mallarmé ere arraunei oratuta. Melvillek, kanpotarra hau ere, itsaso debekatuetan barrena joateko puxatu gintuen. «Lasai, Ulises dugu lemazain», zioten ausartuenek. Xaia eskifaian emaztekiak ziren gehienak. «Nik iada ez dut kemenik itsasora partitzeko. Ifar aldeko orduak gero eta hotzagoak dira. Lagunak izoztuta daude», entzun irudi genizkion marinel zaharrari. «Itsaso berriak asmatu behar ditugu»», esan zuen ondinak. Happy end? Agian!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.