Manifestazioa, kafe tertulia eta triki poteo morea Lezon, emakumearen egunaren harira
Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira antolatutako ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak lezoko ezker abertzaleak. Lehen hitzordua 13:00etan Zumarditik abiatuko den eskualde mailako manifestazioa izango da. Arratsaldean berriz, Lezon bertan antolatu dituzte bi ekimen. 17:00etatik aurrera kafe eta pasten bueltan tertulian ariko dira Ibaiondoko jangelan Euskal Herriko egungo feminismoaz. 19:00etan berriz triki poteo morea antolatu dute Gurutze Santuaren Plazan hasita. Ezker abertzaletik kamixeta morea jantzita azaltzera dietu dituzte lezoarrak.