Lehen Erregionaleko taldea lidergotik bi puntura jarri da

Igoera fasea jokatzen ari den Lehen Erregionaleko Hondarribia taldeak sei puntu balio dituen garaipena lortu zuen larunbatean sailkapeneko azken tokian dagoen Armagiñak taldearen kontra (6-1); hiru puntu taldeak lortu dituenak eta beste hiru puntu Beasain liderrak Pasaian lortu ez dituenak, 2-0 galdu baitzuen. Bi emaitza horiekin hondarribiarrek bi puntura murriztu dute liderrarekiko aldea. 21 puntu ditu Beasainek, 19 Hondarribiak eta 15 Pasaiak. Datorren asteburuan etxean jokatuko du Hondarribiak, Iluari Irauliren kontra, bigarren itzuliko lehen partidan. Kadeteen aurrera pausua Ohorezko Mailara igotzea helburu duten kadeteek ere garaipena lortu dute asteburuan, Urnietan (0-2). Ilintxa liderrak bigarrenarekin galdu zuen eta, lider izaten jarraitzen duen arren, puntu bakarrera du orain Billabona. Hondarribia hirugarren dago, 16 punturekin, Ilintxak baino zortzi puntu gutxiagorekin. Heldu den asteburuan Kostkas B-ren kontra jokatuko du Hondarribiak eta hiru puntuak ezinbestekoak ditu aurrekoekiko tartea laburtzen jarraitu nahi badu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.