Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei laguntzeko martxoa elkartasun ekintzez betetako hilabetea izango da Errenteria-Oreretan. Hilabete biribiltzeko hilaren 29an diru bilketa egingo dute auzoz auzo. Horietan parte hartuko duten boluntarioen bila ari da Errenteriako Udala.
Jendea behar dute mahaiak jarri eta jasotzen laguntzeko eta baita itsulapikoen bidez dirua biltzeko. Diru bilketa 10:00etatik 14:00etara egingo dute.
Horretarako ostiral hau baino lehen (hilak 7) udalarekin jarri beharko da harremanetan
alkatetza[abildua]errenteria.net posta elektronikoa edota 610 71 32 96 (Jose Antonio Fernandez) telefono zenbakian.