Hilaren 27an egingo du akziodunen batzarra Real Unionek
Real Union SAD kirol elkartearen etorkizunean eragin nabarmena izan dezakeen akziodunen batzarra egingo dute hilaren 27an, 19:00etatik aurrera, Ficoban. Gaien artean aztertzeko izango dute akziodunek zuzendaritza batzordea aldatu, edo ez. Aurreko sasoiko eta egungo diru kontuak ere izango dituzte hizpide.