Gimnastika erritmikoko txapelketa Elorsoron
Tximeleta Taldeak gimnastika erritmikoko txapelketa bat antolatuko du hilaren 16rako Oiratzungo kiroldegian. Udaberriko txapelketako 1.go fasea jokatuko dute, 10:00etatik 13:15era arte. Gimnastika erritmikoko txapelketa Tximeleta Taldeak Gipuzkoako gimnastika federazioaren eta Elorsoro kiroldegiaren laguntzarekin antolatuko du. Besteak beste, Udarregi, Herrera, Ikasbide, Cristobal Gamon, Zurriola, eta Oiartzungo Elizaldeko soinketa erritmikoko taldeek parte hartuko dute.